Igandean, 17:00etan, Arbazun dagoenak moxorroak ikusiko ditu. Haiek dira herriko ihoteko protagonistak; burua estalita duteeta zigorra eskuan, jendea berotu nahian ibiliko dira. Etxeko txikiak dira moxorro bihurtuko direnak. Gainera, etxez etxeko puska biltzea eginen dute eta jasotako jatekoekin eta diruarekin txikiek merienda eginen dute Itur-Gain elkartean.