Albi gaztandegia bosgarren Idiazabalen

Guaixe 2017ko mai. 11a, 18:49

20. urteurrena zuen aurten Idiazabalgo Gazta Egunak. Zenbaki borobila zela eta Goierriko herria asteburuan, bi egunez, euskal gaztaren erdigune bihurtu zen. Izan ere, estreinakoz Euskal Gaztaren Azoka antolatu zuten. Herri dastatzea egin zen eta Eginoko La Lezek irabazi zuen dastatzea eta Arruazuko Albi gaztandegia, berriz, bosgarren izan zen.