Iluntzearekin batera auzatea izanen da arbazuarrendako. Frontoi ondoan udalak piztutako suan txistorra eta urdaia prestatuko dira eta hura bulkatzeko ardoa banatuko da. Su handiago bat 22:00etan piztuko da eta garrak handitzearekin batera Tomas Gamboa ezkila-joleak errepika joko du. Ganboa lagundu nahi dutenek kanpai-dorrera igotzeko aukera izanen du. Bitartean, behean, su gainean saltoka ariko dira.