Arruazuarrek ostiralean hasi zituzten festak. Eguraldiagatik, San Pedro ermitara erromerian joan beharrean, herrian egin behar izan zuten erromeria, elizkizuna eta tradiziionalki sanpedrondon egiten den auzatea. Horrela eman zioten hasiera festari. Larunbatean eta igandean denetariko ospakizunak izan zituzten eta gaur despedituko dituzte festak.