Asteburuan Desafio Doñana triatloi gogorra jokatu da Sanlucar de Barramedan. Parte hartzaileek lehenik eta behin 100 km egin zituzten bizikleta gainean, ondoren Guadalquivir igerian gurutzatu zuten (km 1) eta Doñanako hondartza ingurutan 30 km osatu behar izan zituzten, korrika; eguzkiak gogor jotzen zuela eta sekulako beroari aurre eginez. 240 triatletek lortu zuten proba despeditzea eta Emilio Martin izan zen txapelduna (4:30:22). Ihabarko Mikel Astiz triatletak lan bikaina egin zuen: sailkapen orokorrean 11.a sailkatu zen Saltoki Trikideak taldeko sakandarra (4:51:29) eta bere mailan, 25-29 urte arteko mailan, txapelduna izan zen.