Arruazuko inauterietan moxorruek atera ziren kalera

Guaixe 2018ko otsailaren 13a

Igandean ospatu zituzten inauteriak Arruazun. Moxorruek izan ziren, aurpegia estalita eta zigorra eskuan, arruazuarrak bildurtu, jarraitu eta ipurdia berotzearen arduradunak. Moxorruek etxez-etxe eskean ibili ziren eta, bildutakoarekin, afari-merendu ederra egin zuten elkartean.