Ubeldea plazaraino iritsi zen Arruazun

Guaixe 2018ko api. 12a, 16:10

Arakil ibaiak gainezka egin eta Arruazuko plazaraino iritsi ziren bere urak. Lakuntza, Arruazu eta Uharte Arakil arteko bigarren mailako errepidea itxi behar izan zuten, eta Arruazuko sarrerako zubia ere urpean geratu zen.