Albi gazta Idiazabalen saritua

Guaixe 2018ko mai. 9a, 12:23
Idiazabalen saritutako guztien talde argazkia.

Euskal Gaztaren Azoka izan zen Idiazabalen asteburuan. Artzaintzarekin lotutako makina bat ekitaldi antolatu ziren. Horien artean gazta txapelketa izan zen. Herritarren botoekin erabaki zen Idiazabalen presente zeuden gazten artean zein bost ziren onenak. Laugarren saria Arruazuko Albi gaztandegiarendako izan zen. Horrela, joan den urteko postua hobetu zuen.