Ostiralean San Pedro ermitara jo zuten arruazuarrek. Mezaren ondoren gazta, txistorra, urdaia eta ardoa dastatu zituzten eta primerako giroarekin eman zioten hasiera aurtengo jaiei. Santua herrira jaitsi ondoren, Arruazuko zortzikoa dantzatu zuten eta elkartean eta ostatuan bildu ziren afaltzera. Gaueko jai giroa ondoko egunetara zabaldu zen eta larunbatean eta igandean dantzaldiak, auzateak, haurrendako jokoak, bazkari-afariak eta beste izan dituzte.
Gaurkoa festen azken eguna da. Arruazuarrek paella-jana, herri kirolak, txokolate-jana, auzatea, zezensuzkoa eta parrila-jana dute aurretik.