Idiazabalgo Baserritarren Eguna ospatu zen atzo. Azoka, artaldea herritik pasatzea eta beste izan ziren. Horien artean 35. Euskal Herriko Artzain Gazta lehiaketa jokatu zen. 40 gaztagileren gaztak dastatu zituzten epaimahaikoek eta herritarrek. Elgoibarko Mausitxa gaztandegiarendako izan zen txapela. Publikoaren saria edo herri-dastatzekoa, berriz, Arruazuko Albi gaztandegiak eskuratu zuen.