Udalak bi baso aprobetxamendu saldu ditu

Guaixe 2018ko aza. 22a, 18:35

Arruazuko udaletxea, trenbide gaineko pasa eta Aralar ezkila-dorretik ikusita.

Arruazuko Udalak Basabean eta Arnatzen dauden bi larizio pinuen baso aprobetxamendu saldu ditu. Haiengatik 25.446,02 euro eskatzen zituen eta 37.554,2 eurotan saldu dira, 12.108,18 euro gehiago. Beriain magaleko aprobetxamenduak 2.402 pinuz osatuta dago eta harengatik Energias Renovables Amon SLk 21.813,04 euro pagatu ditu. Aralar aldeko loteak 762 pinuz osatuta dago eta Servicios Forestales de Dios SLUk 15.741,2 euro pagatu ditu harengatik.