Bergera Garfen ariko da 2019an

Guaixe 2019ko urt. 16a, 11:09

Abenduaren bukaeran 2019ko denboraldia aurkeztu zuen Garfek eta 15 pilotariko plantilla aurkeztu zuen, Iosu Bergera arruazuarra tartean

Abenduaren bukaeran 2019ko denboraldiko aurkezpena egin zuen Garfe pilota enpresak Errioxan, Tirgoko pilotalekuan, Garfeko babesle nagusi Bodegas Tarón bertakoa baita. Momentuz 15 pilotari ditu Garfek, Iosu Bergera tartean (1990, Arruazu. 1,85 m eta 90 kg). Arruazuarra atzelaria da eta afizionatuen mailan makina bat titulu bildu ditu bere palmaresean. Besteak beste, Munduko txapelduna, Espainiako txapelduna, Euskal Ligako txapelduna, Gaztela eta Leongo Binakako txapelduna, Villa de Tiebaseko txapelduna eta Kluben arteko Txapelketa Nazionalako txapeldunordea da.