'Fontes Linguae Vasconum' aldizkariaren urrezko urteurrena

Guaixe 2019ko ots. 4a, 11:46
'Fontes Linguae Vasconum' aldizkariaren urteurrena ospatuko dute aurten. UTZITAKOA

Satrustegi euskaltzain arruazuarrak euskal filologiaren inguruko aldizkari zientifikoa sortu zuen 1969an

Euskal hizkuntzalaritzaren arloan dagoen erreferentziazko argitalpena da Jose Maria Satrustegik sortutako Fontes Linguae Vasconum. 1969. urtean argitaratu zuten lehenengo alea; hortaz, 50 urte beteko ditu aurten aldizkari zientifikoak. Urteurren berezia ospatzeko Nazioarteko kongresua eginen da martxoan eta Nafarroako Errege Artxibo Nagusiko kriptan erakusketan eginen dute. Helburua argitalpena "herritar guztiengana iristea da", Mikel Arregi Euskarabideako zuzendari-kudeatzaileak azaldu zuenez.

Urteurrenaren harira Nazioarteko kongresua eginen dute martxoaren 6an eta 7an, Iruñean. Kongresuan euskal hizkuntzari buruzko ikerketa desberdinetan lortutako emaitzak eta diziplina horretan erabil daitezkeen tresna berriak ezagutzera emanen dituzte. Bestetik, otsailaren 15etik martxoaren 31ra aldizkariaren erakusketa eginen dute Artxiboan.

Argitalpenaren urteurrenaren inguruko web gune berezia prestatu dute ere: http://www.fontes50.es