Moxorroak heldu dira

Guaixe 2019ko mar. 2a, 13:29
Moxorro arbazuarrak kalean.

Ihote arbazuarreko pertsonaiak igande arratsaldean aterako dira kalera.

Inauteri arbazuarreko pertsonaiak dira moxorroak. Soineko eta arropa koloretsuak janzten dituzte, aurpegia estalia eta buruan txanoa dute. Baita zigorra eskuan. Harekin jendea berotzen saiatuko dira, horretarako lasterraldi handiak eginez. Gaur egun haurrak dira moxorro itxura hartzen dutenak.  Baina haiekin batera bestelako mozorroak ere izanen dira kalean igandean. Guztiak elkarrekin etxez etxeko puska-biltzea eginen dute eta jasotakoarekin merienda eginen dute Itur-Gain elkartean.