Euskal Herriko Artzainek egindako gazta sustatzeko helburuz, Euskal Gaztaren Azoka izan zen Idiazabalen atzo. Eta harekin batera Idiazabalgo Gazta Txapelketa Herrikoia jokatu zen. Jendea gazta dastatzen ikasiz, azokan zeuden Idiazabal gaztarik gustukoena zein zen erabaki zuen. Horretarako ,gazta nola baloratu fitxa bat banatu zitzaien, Idiazabal Jatorri Izendapeneko hainbat adituren laguntza izan zuten langintza horretan. Gauzak horrela, Idiazabalgo Jesus Aranburu artzainak egindako gaztak irabazi zuen. Arruazuko Albi gaztandegiko gaztak laugarren postua lortu zuen.