Udal eta foru hauteskundeak 2019

Alkate aldaketa izanen da

Arruazuko ostatua eta udaletxea.

Batzalarre hautagaitzak segituko du udala zuzentzen.

Arruazu
Udal hauteskundeak 2.019 2.015
  Kopurura % Kopurua %
Hauteskunde errolda 90   90  
Parte hartzea 75 % 83,33 68 % 75,55
Abstentzioa 15 % 16,66 22 % 24,44
Boto baliagarriak 73 % 97,33 65 % 95,58
Boto baliogabeak 2 % 2,66 3 % 4,41
Zerrendei emandakoak 67 % 89,33 61 % 89,70
Boto zuriak 6 % 8 4 % 5,88
Hautagaitza Botoak Zinegotziak Botoak Zinegotziak
Batzalarre 54 (% 73,97) 5 57 (% 87,69) 5
         
Foru hauteskundeak 2.019 2.015
  Kopurura % Kopurua %
Hauteskunde errolda 90   90  
Parte hartzea 74 % 82,22 68 % 75,55
Abstentzioa 16 % 17,77 22 % 24,44
Boto baliagarriak 73 % 98,64 68 % 100
Boto baliogabeak 1 % 1,35 0 0
Zerrendei emandakoak 71 % 95,94 68 %100
Boto zuriak 2 %2,70 0 0
Hautagaitza Botoak   Botoak  
EH Bildu 34 % 46,58 33 % 48,53
Geroa Bai 29 % 39,73 22 % 32,35
NA+ 3 % 4,11 3 % 4,41
PSN-PSOE 3 % 4,11    
Ahal dugu 2 % 2,74 10 % 14,71


Azken bi legegintzaldietan alkate izandako Pello Betelu Ganboaren lekukoa udalean eskarmentua duen Gorka Ovejero Ganboak hartuko du. Aurreko legegintzaldian egondako zinegotzi bakarrak errepikatzen du udalean, Ainara Martin Busto. Bere eta Amaia Bermejo Aranaren presentziarekin hirugarren legegintzaldia izanen da emakumezko bat udalean izanen dena. Errolda mantendu eta parte-hartzea 7,77 puntu igo ziren (% 83,33) bozetan Batzalarre zerrendak 54 boto jaso zituen (% 73,97), aurreko deialdian baino 3 gutxiago (% 5,26).

Udalaren osaera
1. Gorka Ovejero Ganboa
2. Xabier Ganboa De Miguel
3. Amaia Bermejo Arana
4. Ainara Martin Busto
5. Jokin Lanz Betelu

Parlamentua    
Foru hauteskundeetan parte-hartzea % 6,75 hazi da. Arbazuarren aurreneko aukera EH Bildu izan da 34 botorekin (% 46,58), aurrekoan baino bat gehiago (% 3,03). Geroa Bairen hautagaitzak gorakada handia izan du 7 boto gehiagorekin (% 31,82), arbazuarren 29 boto jaso baititu (% 39,73). Navarra Sumak UPNk jaso zituen 3 botoak (% 4,11) errepikatu ditu. PSNk boto kopuru bera jaso du Arruazun. Eta 2015ean arbazuarren 3. aukera izandako Ahal Duguk 8 boto galdu ditu (% 80) eta  birekin gelditu da, (% 2,74). Aldaketaren gobernuari eutsi dion laukoak Arruazun 65 boto eskuratu zituen igandean, 2015eko kopuru bera. Parte-hartzea % 83,15ekoa izan zen, 6,75 puntu handiagoa.

Europa
Bruselan dagoen Parlamentua osatzeko hauteskundeetan ere EH Bildu kide duen Orain Errepublikak hautagaitza izan da Arruazun boto gehien jaso dituena, 42 (% 56,76), 2014an koalizioa hartzen zuen Herriek Erabakik baino 8 boto gehiago (% 23,52). Geroa Baik Arruazun Europarako 16 boto (% 21,62) jaso zituen. PSNrendako 6 boto izan ziren (% 8,11), duela bost urte baino bost gehiago (% 500). Igandean egindako gainontzeko hauteskundeetan bezala Europarako hiru boto izan zituzten popularrek (% 4,05), aurreko deialdian bat bera ez zuten jaso. Azkenik Ahal Duguk, Ciudadanosek eta Juntsek boto bana eskuratu dituzte, % 1,35 bakoitzak. Moreen kasuan azken deialditik 3 boto galdu dituzte (% 75). Parte-hartzea % 27,78 hazi zen.


Gertutik
“Lantalde bat osatuko dugu zinegotziek eta beste jende bat”

Gorka Ovejero Ganboa alkate berriak jakinarazi digunez, 15 urtetarako baso-plangintza martxan jarri berri dute. Beheko basoan azienda larratzeko itxitura egin eta angioa eginen dute. Hori arautzeko ordenantza prestatuko dute. Urte hasieratik itxita dagoen ostatua zabaltzea da beste lehentasunetako bat, baina “herriko etxe guztiari eta ostatuari buelta osoa eman behar diogu”. Bospasei urte iraungita dagoen hirigintza plana berritzea ere beste lehentasuna bat da Ovejeroren esanetan.  

Alkate berriak esan digunez, bi erronka dituzte: “herri txikietan udalean jende berria sartzea zaila da. Sartzen garenak lan handia egin behar dugu, langilerik ez dago. Horregatik, legegintzaldi honetan lantaldea osatuko dugu udaletik kanpo, zinegotziak eta beste jende bat egonen da, bai lanak bai ardurak hartzen. Lan talde horretan proposamenak, hausnarketak eginen ditugu herriari buelta emateko”.

Tokiko Administrazio Mapa aldatzeko legea onartu du Nafarroako Gobernuak eta horren ondorioak ere erronka dira Arruazun: “udal txikiei idazkariak kentzen dizkigute, herri hautagaitzak batu egin behar gara Eskualdean ahotsa eta botoa izateko. Erronka izan behar da herri txiki bezala mantentzea. Ikusten ari gara bai alde bateko bai besteko alderdiek halako zentralizazioa egin nahi dutela Nafarroan. Gertuko kudeaketa arriskuan ikusten dugu”. Ovejerok jakinarazi duenez, “herri hautagaitzak garelako eta ez alderdi bat”, pasa den astean Arruazuko eta Ergoienako hiru hautagaitza independenteek Hauteskunde Batzorde Nagusiarendako paper bat sinatu behar izan zuten. Horrela, Sakana Eskualde bihurtuko balitz erabaki organoetan “boza eta botoa izatea” bermatu dute.

Informazio gehiago hemen.

Erlazionatuak

"Udaletik kanpo lantaldea osatuko dugu, jendeak lanak eta ardurak hartzeko"

Arruazu

Arruazuko alkate berria izanen da Gorka Ovejero Ganboa. Herri txikietako bozka sistema azaltzeaz aparte legegintzaldirako dituzten asmoak aletu diz...