Ostiralean San Pedro ermitan hasi ziren Arruazuko festetako ospakizunak. Merendu bikaina egin eta jaitsieran, Arruazuko zortzikoa dantzatu zuten herritarrek eta modu ezin hobean ekin zieten festei. Larunbatean eta igandean primerako giroa izan zen eta gaur despedituko dituzte festak, herri-paella bazkariarekin.