Bake epaile eta ordezkoaren karguak hutsik

Guaixe 2019ko urr. 9a, 10:18

Gaurtik hasita 15 egun daude eskaerak aurkezteko.

Arruazuko Udalak jakinarazi duenez, herriko bake epaile eta ordezkoaren karguak hutsik daude. Bi postu horiek betetzeko deialdia egin du udalak. Interesa dutenek 15 egun baliodun dituzten euren eskaerak aurkezteko, gaurtik aurrera. Eskaerak udalaren bulegoan aurkeztu beharko dira. Inor aurkeztuko ez balitz, Arruazuko Udalaren Osoko Bilkurak nahi dituenak aukeratuko ditu.