Esku moreak emakumeen kontrako indarkeriaren aurka

Guaixe 2019ko abe. 2a, 19:54

Emakumeen kontrako indarkeriaren aurkako eguna zela eta, kontzentrazioa egin zuten Arruazuko plazan. Arruazu indarkeria matxistaren kontra leloa zuen pankartaren atzean 30 bat arbazuar elkartu ziren. Elkarretaratzearen ondoren herriko etxera jo zuten. Han bakoitzak eskuak pintura morean busti eta ohol txuri batean jarri zituzten gero. Arbazuarren esku morez osatutako koadroa herriaren etxean zintzilikatuta dago ordutik.