Pilota

Iosu Bergera Garfen

Guaixe 2020ko urt. 16a, 16:44

Garfek 2020ko aurkezpena egin zuen Bodegas Taronen

Garfe enpresak 2020ko pilotariak aurkeztu zituen Bodegas Taron upategietan. 14 pilotarik osatuko dute Garfeko plantila, Titin beteranoa buru dela. Tartean zegoen Iosu Bergera (1990, Arruazu). Arruazuko atzelaria sasoi betean dago, kontratua berritu du Garferekin eta denboraldi txukuna egitea du erronka. Ondoko pilotariak ditu bidaide Garfen: Titin III, Mendizabal III, Mariezkurrena, Aizpuru, Merino II, Urruzola, Labaka, Santxo, Urbieta II, Elizalde, Prado, Garrido V, Sainz II eta Zabala.