Ihoteak-Inauteriak 2020

Moxorroak kalera

Guaixe 2020ko ots. 22a, 12:51
Mozorrotu arbazuarrak.

Arbazuko txikienak izanen dira ihotea ospatuko dutenak bihar.

Igandearekin batera ospatuko da Arruazun inauteria, haur-ihotea zehazki. Etxeko txikienek moxorroz jantzi eta igandean, 17:00ak aldera, kalera aterako dira. Moxorroek txanoa buruan, aurpegia estalia eta arpilera oihalez gorputza estalia dute. Arropa koloretsuak ere erabiltzen dituzte mozorrotzeko. Jendea berotzeko eskuan zigorra ederki erabiltzen dute. Lasterraldi bat baino gehiago izanen da igandean Arruazun. Horretaz aparte, etxez etxeko erronda eginen dute haurrek. Jasotzen dituzten jakiekin eta diruarekin Itur Gain elkartean merienda ederra eginen dute.