Duela 25 urte...

Udal hauteskundeak Arruazun

Guaixe 2020ko api. 20a, 11:15

Udala berritzeko hauteskundeak apirilaren 15ean egin ziren

Ez zen hautagaitzarik aurkeztu eta arbazuarrek herriko jende guztien artean bost pertsonaren izena jarri behar zuten boto paperean. Parte-hartzea % 80koa izan zen. Honakoak atera ziren: Peio Betelu Ganboa, Antonio Gartziandia Ganboa, Miguel Zubeldia Berjera, Peio Gaboa Berastegi, Tomas Ganboa Ganboa eta ordezko gisa Mikel Satrustegi Ganboa, Jose Luis Berastegi Azurabarrena eta Jesus Alberto Aizpun Azpilikueta. Lehen bostetatik lau aurreko udaleko kide izanak ziren. Bestalde, industrialdea egiten ari ziren.