Duela 25 urte...

Arruazuko zortzikoa

Guaixe 2020ko eka. 29a, 10:45

Arruazuko euskara taldeak lan txurra eta gogotik egin eta gero, 1994ko festetan herriko zortzikoa dantzatu zen berriro

Berrogei urte atzenduta egon ondoren Arruazuko zortzikoa festetarako berreskuratu zen. Bigarren urtez jarraian programatu zuten dantza San Pedro festetako iganderako, garilaren 2ko eguerdirako. Garai batean zortzikoa arratsaldez dantzatzen zen, baina gaitari eta atabalaririk ez zuten arratsalderako eta, horregatik, eguerdian izanen zen dantza.