Urte zaharreko azken danda, hamabigarrena, entzudakoan, gazte bat iturrira joan zen eta pitxar bat “ur berriz” bete zuen. Bere inguruan bildutako gazte arbazuar guztiek handik edan ondoren, herrian barna urteberri kantaz ibili ziren. Herriko adinduen laguntzari esker gazteek kantua berreskuratzea lortu zuten. Eta, harekin batera, ospakizuna. 1993an bueltatu zen ohitura Arruazura, 80 bat urtez galdua egon ondoren.