Bake epaile ordezkoaren kargua betetzeko deia

Guaixe 2020ko aza. 23a, 10:12
Arruazuko udaletxea eta ostatua.

Interesatuek 15 egun dituzte eskabideak aurkezteko.

Arruazuko Udalak herriko bake epaile ordezkoaren kargua betetzeko deialdia egin du. Ardura horretan interesa dutenek hamabost egun balioduneko epea izanen dute, eskabideak aurkez ditzaten udalean aurkezteko, beti ere, eskatzen diren legezko baldintzak betetzen badituzte. Inork eskatzen ez badu, Arruazuko Udaleko osoko bilkuraren esku geldituko da ordezko bake epailea aukeratzea. Hala jasotzen baitu prozedurak.