Arbazuarren ideiak arkitektoen esku

Guaixe 2021ko mar. 17a, 10:15
Udaletxea, ostatua eta haren karpak.

Herrian estalpea egiteari buruzko arbazuarren ideiak entzun eta gero bizpahiru proposamen eginen dituzte, larunbatean, plano gainean aztertzeko.

Herriak estalpe finko bat behar ote duen galdetuz Arruazuko Udalak etxeetan zabaldutako inkestak 11 erantzun jaso zituen. Gainera, larunbatean gaiaren inguruan udaletxean egindako bileran 15 arbazuar izan ziren. Batzuek eta besteak estalpearen kokapenari, tamainari, erabilerei eta bestelakoei buruzko iritziak eman zituzten. Eta guztiak adi-adi entzun zituzten bertara joan ziren bi arkitektoak. Entzundako guztiarekin bizpahiru plano eginen dituzte eta larunbatean, 17:00etan, udaletxeko ganboikoan eginen den bileran aurkeztuko dituzte. Gorka Ovejero Ganboa alkateak jakinarazi duenez, estalpea herriko etxearen eta elizaren artean kokatuko litzateke.