Arruazun garia eta oloa uzta biltzera Orkoiengo uzta-makina bat eramaten zuten, gero Lakuntzara eta Arbizura joaten zena. Urte mordoa zeramaten mekanikoki uzta jasotzen. Urte hartan eguraldi nahasiak ez zuen asko lagundu, jendea nerbioetatik jarri zen. Aleak onduak ikusten zituzten baina langarrak, erauntsiek, tarteka kazkabarra. Bizpahiru egunetan egitekoa zen lana aste pasa luzatu zen eta agorrilaren 12an despeditu zituzten auntzi lanak.