Arruazuko Estrategia Plana egiteko prozesuaren barruan, herriaren diagnosia egina dute. Horretan lagundu zuten hasieran egindako talde bilerek. Irailaren 17an dozena bat gaztek parte hartu zuten bileran. Hurrengo egunean 21 emakumezko izan ziren beraien iritzia eman zutenak. Eta adinekoei zuzendutako bileran, berriz, bost izan ziren. Guztien ekarpenekin eta lehen batzar irekian parte hartu zuten 20 herritarrekin osatu zen diagnosia. Gorka Ovejero Ganboa alkateak gaztigatu duenez, “dagoeneko herritarren herena pasak parte hartu du”.
Hurrengo bi batzar irekietan arbazuarrek herrian sumatzen dituzten premiak zehaztuko dituzte: zer zerbitzu behar diren, zer falta den… Hamar edota hamabost urteko ikuspegia izatea eskatuko zaie. Arbazuarrek azken batzar irekia azaroaren 20an eginen dute, larunbatekoaren toki eta ordu berean.