Uholdeak

Uholdeen biharamona Arruazun

Guaixe 2021ko abe. 11a, 15:38

Auzolanean etxeak, elkartea, ostatua, herriko etxea, eliza  eta kaleak garbitzen ari dira arruazuarrak. Autobiarako irteera ur azpian dago oraindik

Arruazun Arakil ibaia ateratzea ohikoa da, baina azken honetan gertatukoa ez, inondik inora. Ura Kale Txikiraino iristea ez du inork gogoratzen, ezta Kale Nagusia urez lepo betetzea ere. Ura Sakanako Autobidetik sartu zen gehienbat, eta sekulako korrontea egiten zuela nabarmendu dute arruazuarrek. Ura jaitsi bezain pronto, garbiketa lanei ekin zieten, gaur eta hurrengo egunetan segida izango dutenak. Busti eta txikitutako gauzak atean utzi, Trapuketariek biltzeko, eta txokoak garbitu eta kalteak zenbatzen ari dira. Auzolanean dabiltza.