Ihoteak-Inauteriak 2022

Inauteriak heldu dira

Guaixe 2022ko ots. 25a, 13:19

Ihote segizo arbazuarreko kide batzuk. ARTXIBOA

Mozorrotuak igandean aterako dira kalera.

Igandean ospatuko dituzte ihoteak arbazuarrek. Udaletik herritarrei Euskal Herriko inauterietako pertsonaiez mozorrotzeko edo bakoitzak gustukoen daukan mozorroa janzteko gonbidapena egin diete. Ihote ospakizunean parte hartzera animatu dituzte arbazuarrak. 

Egitaraua 

  • Otsailak 27, igandea 
    12:00 Haurrendako jolasak, plazako toldo azpian.
    17:30 Etxez etxeko kalejira. 
    19:00 Etxez etxe jasotako jatekoekin merendu-afaria elkartean.