Ibarrean jasota zituen hainbat ipuin bildu eta Mattin Mottela, Sakanako ipuinak liburuan argitara eman zituen Jose Mari Satrustegi Zubeldiak. Ipuin bildumarekin herriaren psikologia islatu nahi izan zuen. Sakanaren nortasuna kultur nahasketaren jabe dela adierazi zuen Satrustegik aurkezpen prentsaurrekoan. Alsa autobus enpresak argitaratu eta doan banatu zuen liburua La Burundesaren leihatilaren bidez.