Kontsultategiarekin kezkatuta

Guaixe 2022ko mai. 31a, 13:02
Arruazuko mediku kontsultategia, herriaren etxea eta ostatua. ARTXIBOA

Herritarrek lehengo zerbitzu bera eskatu dute.

Arbazuarren kezka bere egin eta udalak Osasunbideari eskatuko dio mediku kontsultategiaren irekiera normaltzea. Gaur egun medikua etxeetara joaten da gaixoak bisitatzera, baina arbazuarrek egoera normaldu eta pandemia aurretik bezala kontsultategia ostiraletan 13:00etatik 14:30era zabalik egotea nahi dute. Hala jakinaraziko dio udalak Osasunbideari.