Suak piztu nahi badira aurretik prestatu beharra daude eta hori izanen da arbazuarren aurreneko egitekoa ekainaren 23an, ostegunean, arratsaldean. Frontoiaren ondoan udalaren sua izanen da, han txistorra eta urdaia prestatuko dituzte iluntzean banatzeko. Udako solstizioko auzatea, gainera, gazta eta ardoarekin osatuko da. Su handia 22:00etan piztuko dute eta kanpai dorrean igotakoek ezkila errepika eginen dute, etzi edozeinek aukera izanen baitu horretarako. Ezkila errepikaren erritmora su gainean saltoka ariko dira arbazuarrak.