Ostiralean hasi ziren Arruazuko San Pedroak, Aralar magalean dagoen izen bereko baselizan. Meza elizkizunen ondoren auzate ederraz gozatu zuten arruazuarrek, giro bikainean. Ohi baino jende gehiago bildu zen baselizan. Joan zen urtean jaiotako zazpi neska-mutilei zapia jarri eta gero, San Pedro santua Arruazuko elizara jaitsi zuten, prozesioan. Ondoren, Arruazuko zortzikoa dantzatu zen plazan.
Larunbatean eta igandean jai giroak eta parrandak segida izan zuen. Igandean 60 pertsona baino gehiago bildu ziren herri bazkarian, eta Los Tenampas mariatxiek giroa berotu zuten. Gaur, astelehena, festetako azken eguna izango da. Arruazuarrek herri paellaz gozatuko dute, zuhaizpean, eta ondoren herriko auzoen arteko herri kirol txapelketa izango da: llmermaubek Azkonarren kontra.