Espainiako Gorteetarako hauteskundeak 2023

EH Bilduk %40ko hazkundea izan du Arruazun

Guaixe 2023ko uztailaren 25a

PSN bihurtu da arbazuarren bigarren aukera. Bost arbazuarretatik batek ez zuen botorik eman. Abstentzioa 0,41 puntu besterik ez zen hazi. 

Duela lau urteko deialdiarekin alderatuta, 15 boto irabazita (%40,54), EH Bilduk bere nagusitasuna sendotu du Arruazun. PSNk 7 boto irabazi ditu (%233,33). Geroa Baik, berriz, 10 boto galdu ditu (%58,82). Sumarrek Elkarrekin Podemosek baino 8 boto gutxiago jaso ditu (%66,66). Navarra Suma deseginda, UPNk eta PPk elkarrekin boto bat gutxiago eskuratu dute (%33,33); gainera, Vox haien gainetik gelditu da. 

Foru hauteskundeei erreparatuta, EH Bilduk Arruazun 3 boto (%5,45) galdu ditu. PSNk 6 irabazi ditu (%150). Geroa Baik 7 boto galdu ditu (%50). Sumarrek, berriz, Zurekin-Contigoren emaitzak bikoiztu ditu 4 boto lortuz. UPNk zuen boto bakarra mantendu du, PP bat eskuratu du eta Voxek 2 gehiago ditu (%200).