Alkateordeak izendatu dituzte Arruazun

Guaixe 2023ko abu. 1a, 11:16
Arruazuko Udala, ezkerretik lehena, alkatea, Gorka Ovejero Ganboa. ARTXIBOA

Bost hautetsietatik bi izanen dira alkatearen funtzioak betetzeko aukera izanen dutenak.

Arruazuko Udalak bere bi alkateordeak zein izanen diren zehaztu du. Lehena Xabier Ganboa De Miguel izanen da, eta bigarren alkateordea, berriz, Amaia Garcia Mendioroz. Izendatutako zinegotziei dagokie Gorka Ovejero Ganboa alkatea bere funtzio guztietan ordeztea, ezarritako ordenarekin eta legeak zehazten dituen baldintzekin.

Bestalde, hautetsien ordainsariak ere zehaztu ditu udalak. Zinegotziek osoko bilkuretara joateagatik 301,53 euro jasoko dituzte, urtean gehienez bost osoko bilkuraren mugarekin; beraz, gehienez ere, 1.507,63 euro urtean jasoko dituzte. Gainerakoa, hautetsien ordainsariengatik aurrekontuan jasota dagoen partidan geratzen dena. Diru-sari horiei legeak agindutako atxikipenak aplikatu zaizkie, Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zerga dela eta.