Herri batekin alderatuta jaio nintzen hiria oso desberdina da". Brasilgo ipar-ekialdean dagoen Montes Claros hirian jaio zen Rodrigo Alves Albion. Ez da Minas Gerais estatuko hiriburua, baina probintziako iparraldeko hiriburua kontsi-deratzen da. "Minas Geraisko iparraldeko hiri handiena da, ia 500.000 biztanle ditu, uni-bertsitate hiri bat da, zazpi unibertsitate ditu, eta ondoko herri eta hirietatik bizitzera eta lanera joaten dira". Herri batekin alderatuta "mugimen-du asko" dagoela esan du Ro-drigok: "Tabernak, dendak, zerbitzuak...". Kontran, "bakean eta lasai" egoteko tokirik ez dagoela esan du ere. "Herri batean oso lasai zaude, baina bertan hemendik hona egoten zara, trafiko handia dago, mo-torrak, autoak...".
Rodrigoren aitaordea bertakoa da, "eta nire ama ez dakit due-la zenbat urte etorri zen; hogei bat urte", eta duela hamasei bat urte Rodrigo etorri zen. "Ez-kondu ziren eta hemen familia osatu genuen". Zortzi urte zituen eta orain herria "pixka bat txi-ki" gelditzen zaion arren, hau-rra zenean Arruazu miragarria zen: "Bizikletan ateratzeko askatasuna, ibaira etortzen ginen arratsalde pasa eta arran-tza egitera, ibai ondoko muino-ra igotzen ginen... Orain begi-ratzen dut eta ez dakit nola igotzen ginen". Gaztea zenean Brasilera itzuli zen eta bertan lau urtez bizitzen egon zen.
"Hemen denok elkar ezagutzen dugu eta jendeak oso ongi hartu ninduen. Nire lehenengo etxea da, egia esan". Aukera dutenean Brasilera bisitan itzultzen dira, bi edo urtez behin. "Bertan se-nide asko ditut eta joaten naize-nean familiarekin egoteko da, ez dakigulako noiz itzuliko garen". Brasil "gutxi" ezagutzen duela esan du, "tokiak ikusi baino fa-miliarekin egotera joaten gara, eta jatera; bertako janaria des-berdina da".
Lasaitasuna
"Udan, gehienbat, etortzea gustatzen zaigu, oinak bustitzera eta denbora pasatzera"
"Harriak" deitzen diote Ubel-detxabal zonaldeari. "Hau da nire leku gogokoena. Udan, gehienbat, neskalagunarekin eta haurrarekin etortzea gus-tatzen zaigu, oinak bustitzera eta denbora pasatzera". Toki lasaia dela esan du Rodrigok, eta hori da, hain zuzen, txokoaz gehien gustatzen zaiona: "La-saitasuna". Gainera, herritik gertu dago eta arratsaldea pla-zan pasa ondoren, etxera joan aurretik bertatik pasatzen dira "pixkatxo bat lasaitzera".
Haur garaiko oroitzapenak ere toki honetan ditu Rodrigok. "Askotan egoten nintzen hemen. Denbora asko pasatzen genuen; bainatzen ginen, arrantza egi-ten genuen...". Oso toki polita dela esan du, eta orain bainatu ahal izateko "putzu" gehiago egin dutela nabarmendu du. "Haurrari bainatzea gustatzen zaio; ni orain ez naiz bainatzen". Hala ere, bertan egoteko eta "gustura" denbora pasatzeko primerako tokia dela esan du arbazuarrak.