Tomas Ganboaren omenezko ezkil errepika

Guaixe 2023ko urr. 24a, 08:37
2021ean Tomas Ganboari egin zioten omenaldiaren ezkil errepika. ARTXIBOA

Urriaren 28an, larunbata, Nafarroako Ezkilzainak elkarteak ezkil errepika erakustaldia antolatu dute, Arruazun. Besteak beste, Arruazuko ezkil joleari omenaldia eginen zaio.

1960ko hamarkadan Sakanan ezkil errepika lehiaketan antolatzen zituzten, eta haien oroimenez Nafarroako Ezkilzainak Elkarteak lehenengo Tomas Ganboa Ezkil Errepika Erakustaldia antolatu du urriaren 28an, larunbata, Arruazun, 10:30etik aurrera. Ezkil errepikak protagonistak izanen dira, eta 10:30etik 12:00etara ezkilategi eramangarri batean errepikak eta iraulketak eginen dira. Azken errepika-ren proiekzioa eta hitzaldi laburra izanen da ere, eta Aitor Satrustegiren Agur errepikaren ondoren, Tomas Ganboari omenaldia eginen diote, besteak beste, ezkil errepika erakustaldiaren eginean.

Tomas Ganboa Ezkil Errepika eguna

Urriak 28 larunbata

Arruazu

10:30 -12:00 Ezkilategi eramangarria kalean: errepika eta iraulketa.

11:00 Azken errepika proiekzioa (erdarazko azpitituluekin) eta Ezkila joleen egitekoa gaur egun hizketaldi laburra, elizan.

12:00 Gazta eta ardoa, plazan.

12:30 Aitor Satrustegiren Agur errepika.

Ondoren, Errepika erakusketaldia.

13:30 Tomas Ganboari omenaldia.

14:30 Herri bazkaria.