Istripua izan zen autobian

Guaixe 2023ko urr. 26a, 08:14
Ezbeharra izan zuen ibilgailua Sakanako Autobian (A-10). @policiaforal_na

Ez zen zauriturik izan.

Sakanako Autobian (A-10), Arruazuko dermioan, Uharte Arakilerako noranzkoan joaten zen auto bat bidetik atera zen. Ezbeharraren ondorioz ez zen zauriturik izan. Baina istripuagatik ibilgailuaren zatiak errepidean gelditu ziren eta atzetik zetorren beste auto batek haien kontra jo zuen. Zorionez, bigarren ezbehar horrek kalte materialak besterik ez zituen eragin. Foruzaingoak istripuaren nondik norakoak ikertu zituen.