Arruazuko Udalak herriko ostatuaren kudeaketa lehiaketa bidez emateko deialdia egin du. Udalak jakinarazi duenez, maiatzaren 1etik 2025eko maiatzaren 1era arteko kudeaketa emanen du. Hala ere, udalak beretzat gordetzen du kontratua epe berdinetan luzatzeko eskubidea, 2034. urtera arte, beti ere, kanona aurreko urteko abenduaren 31n Nafarroarako Kontsumo Prezioen Indizearekin berrikusita. Ostatuaren lizitazioa 7.800 eurokoa da (BEZ barne). Deialdian interesa duenak apirilaren 4ko 14:00ak arteko epea du eskaintza aurkezteko. Horiek Uharte Arakilgo udaletxean aurkeztu beharko dira.