Arruazuko Udalak jakinarazi duenez, Jesus Perez De Obanos Beloqui eta Virginia Altuna Osinaga izanen dira aurrerantzean ere ostatua kudeatuko dutenak. Horregatik, udalari urtero 6.446,40 euro ordainduko dizkiote. Hamar urterako hitzarmena sinatu dute udalak eta ostalariek. Hala ere, bi aldeek garaiz jakinaraziz gero, urtero kontratua bertan behera uzteko aukera izanen dute.