Abesbatza kontzertua Arruazun

Guaixe 2024ko mai. 31a, 13:29

Ekainaren 9an, igandea, Elorzko Abesbatzaren emanaldia izanen da, Arruazuko elizan, 'Gogo bete kantuz' programaren barruan.

Nafarroako Abesbatzen Elkartzeak Con Voz propia - Gogo bete kantuz zikloa egiten ari da Nafarroatik, eta ekainaren 9an, igandea, 11:00etan, Elortz Haraneko Koralaren kontzertua izanen da Arruazuko elizan. Abesbatza duela hogei bat urte sortu zen Noain - Elorzk Haraneko Julian Gayarre Musika Eskolaren hezkuntza plangintzaren barruan. Hasiera batean Eskolari lotutako jarduera izan zen, baina laster hasi ziren hainbat ekimen eta festetan parte hartzeko deiak jasotzen. Errepertorio anitza dute. Laura Alvarez da zuzendaria, eta zenbait abestitan Isabel Alvarez piano jolearen laguntza dute.