Bertako produktuen salmentarako legearen aurkezpena

Guaixe 2024ko eka. 25a, 13:10

Dastatu Sakana marka Fiturren. ARTXIBOA

Ekainaren 26an, asteazkena, Salmentarako Kanal Laburren Marka eta Foru Legearen aurkezpena eginen dute, Arruazuko Ostatuan.

"Ekoizlea zara eta salmenta zuzena egiten duzu? Hortan hasi nahiko zenuke baina ez dakizu nola? Denda edota jatetxe bat duzu eta bertako ekoizleen eta porduktuaren aldeko apustua egiten duzu edo egin nahiko zenuke?" Dastatu Sakanak botatako galderak dira, Salmentarako Kanal Laburren Marka eta Foru Legearen harira. Ekainaren 26an, asteazkena, 18:00etatik 19:00etara, lege berriaren eta identifikazio markaren erabilpenari buruzko hitzaldia eginen dute, Arruazuko Ostatuan. Ondoren, bertako produktuen hizka mizka eginen dute.

Aurretik izena eman behar da nviana@sakanagaratzen.com edo 672688591 telefonoan.

Foru Legearen aurkezpenaren egitaraua

Ekainak 26 asteazkena

Arruazuko Ostatua

18:00 Ongi etorria.

18:10 INTIA Salmentarako Kanal Laburren Marka eta Foru Legearen.

18:30 Galderak eta solasaldia.

19:00 Bertako produktuen datatzea.