Jose Mari Satrustegi Zubeldiaren Sakanerri barrena liburua aurkeztu zen. Bierrik Elkarteak (egungo Guaixe fundazioa) argitaratutako aurreneko liburuan arbazuarrak Guaixe hilabetekarian idatzitako artikuluak jaso ziren. Aurretik egindako ikerketen ondorioak edo sintesia jasotzen ziren idatzietan. Sakanako herrietako historia, kondaira, herri jakintza eta ohitura zaharren bilduma bat zen. Horiek guztiak hiru ataletan banatuta zeuden.