Duela 25 urte...

Batzarra bueltan

Guaixe 2024ko abe. 10a, 11:01

Argindarraren kudeaketa izan zen gai nagusia 

Arruazuko Udalak herritarrak batzarrera deitu zituen abenduaren 3ko 09:30erako. Alkate eta zinegotziek udalaren ekonomia egoeraren berri eman zuten. Batzarreko gai nagusia argindarra izan zen, orduan Arruazuko Udalak kudeatzen zuena. Baina zegoen martxarekin ezin zela segitu iritzita, bi proposamen egin zituen udalak: argindarraren banaketa antolatzeko herritarrek elkartea osatzea edo argindarraren banaketa Iberdrolaren esku uztea. Azken horren alde egin zuten.