Ostatua alokatzeko aukera dago

Guaixe 2025ko urt. 24a, 11:36

Emakumezkoa Arruazuko ostatu paretik pasatzen. ARTXIBOA

Taberna denak bakarrik 130 metro karratuko azalera du.

Arruazuko Udalak herriko ostatuaren ustiapenaren errentamendua egiteko deialdia egin du. Urte baterako alokatzeko proposamena egin du udalak, martxoaren 1etik heldu den urteko egun berera arte. Baina bi aldeen arteko kontratua urtero luzatu daiteke 2035 urtera arte. Urtero baldintza berak mantenduko dira, aldatuko den bakarra da ordaindu berreko kanona Kontsumo Prezioen Indizearekin eguneratuko dela urtero. Errentan hartzen duenari udalak urteko gutxienez 7.800 euro (BEZ barne) eskatuko dizkio, 650 euro hilero. Deialdia interesa duenak otsailaren 6ko 14:00ak arteko epea du proposamena aurkezteko.