Duela 25 urte...

Arruazuko elkartearen premiak

Guaixe 2025ko mar. 11a, 11:08

Zer konpondu eta hobetu bazuen  

Iturgain elkarteak teilatu osoa berritzeko premia zuen, lata eta teila guztiak aldatu beharra. Zenbait puska ustelduta zeuden eta, orokorrean, egoera txarrean zegoen. Elkartekideen asmoa zen teilatu zaharra auzolanean kentzea eta berria eraikuntza enpresa batek egitea. Horretarako bost milioi pezetako (30.050 euro) mailegua eskatzea aurreikusi zuten. Gainera, zorua berritu, sabaia jaitsi eta argiteria berritzeko ere baliatu nahi zituzten lanak.