Gizonezko bat ospitalera eraman zuten

Guaixe 2025ko urt. 30a, 09:00

Helikopteroa Arruazura iritsi zen unea. @Policiaforal_na

Auto gidaria ondoezik sentitu zen 

Sakana zeharkatzen duen NA-2410 errepidean zihoan auto bateko gidaria ondoezik sentitu zen Arruazu parean. Larrialdi zerbitzuak jakinaren gainean jarri zituen eta Arruazu pareko sarrera osasun profesionalak, suhiltzaileak eta foruzainak joan ziren. Gizonezkoaren osasun egoera egonkortu ondoren, helikopteroz, Iruñeko Unibertsitate Ospitalera eraman zuten.