Ostatua hartzeko eskaintzarik ez

Guaixe 2025ko ots. 19a, 11:11

Ostatuko atea itxita. ARTXIBOA

Udalak egindako deialdia hutsik gelditu da.

Arruazuko Udalak herriko ostatua alokatzeko deialdia egin zuen. Eskaerak aurkezteko epean bat bera ere jaso gabe despeditu da. Hala ere, bi pertsonek ostatuaren ardura bere gain hartzeko interesa azaldu dute. Udalak haien eskaintzak entzun eta pleguaren arabera baloratuko ditu.