Arruazuko Udalak herriaren larre baten erabilera enkante bidez emanen du. Herri lurra Arruazuko bidegurutzearen eta Lakuntzako tren gaineko zubiaren artean dago. Udalak jakinarazi du enkantea martxoan edo apirilean eginen duela. Enkantea arautzen duen plegua interesdunen eskura dago Arruazuko Udalaren egoitza elektronikoan eta udal-bulegoetan, 10:00etatik 14:00etara, astelehenetik ostiralera. Eskabideak martxoaren 19ra arte aurkez daitezke.